Autobus geltokien aldaketa Beasainen, San Inazio-Esteban Lasa kaleetako obren ondorioz
Lanak iraun bitartean, autobus ibilbideak desbideratu egingo dira eta Zaldizurreta 7 parean eta tren geltoki parean geldituko dira autobusak.
Beasaingo San Inazio eta Esteban Lasa kaleetan egiten ari diren eraberritze lanek eragina izan dute eskualdeko garraio publikoan. Obrak direla eta, ardatz horretan kokatutako autobus geltokia bertan behera geratu da lanak amaitu arte.
Ordiziatik datozen autobusak Zaldizurreta kaletik igaroko dira eta lehen geldialdia Bideluze zubiaren parean egingo dute. Handikaurrera, hurrengo geltokia Barrendain plazan (tren geltokiaren pareak, Kutxaren ondoan) izango da. Ondorioz, ez da geldialrik egingo Oriamendi 37ko geltokian.
Aldaketa hauek obrak amaitu bitartean mantenduko dira.












