Bi pertsona atxilotu dituzte Beasainen furgoneta bat lapurtu eta ertzainei eraso egiteagatik
Ertzaintzak 21 urteko gizon bat eta 25 urteko emakume bat atxilotu ditu Beasainen, furgoneta bat lapurtu eta barruan aurkitu ondoren. Emakumea agenteei eraso egiteagatik atxilotu zuten, eta gizona, berriz, ibilgailua lapurtzeagatik. Gertaerak asteazken goizean izan ziren, herritar batek bere laneko furgoneta desagertu zela salatu ostean. Ibilgailua GPS gailuaren bidez aurkitu zuten handik kilometro gutxira, mendi-magal baten ertzean, motorra martxan eta kalte nabarmenekin, Bidean, hainbat ibilgailu kolpatu zituen, eta furgonetak ere kalte ugari jasan zituen.
Furgonetan zeuden bi bidaiariak identifikatzen saiatzean, 25 urteko emakumeak ertzainei eraso egin zien, eta horregatik atxilotu zuten. Gizona, ibilgailua erabiltzeko lapurtzea egotzita eraman zuten polizia-etxera. Biak epailearen esku geratu dira.
Bestalde, Beasagaingo Udaltzaingoak eginbideak ireki dizkio gidariari, lapurtutako furgonetarekin herriko kaleetan aparkatutako hainbat ibilgailu kolpatzeagatik.












