Ostadar Dantza Taldeak plaza dantzen ikastaro berria antolatu du urrian hasita
Urriaren 6an izango da lehenengo saioa. Izen ematea zabalik dago.
Ostadar dantza taldeak 40. urteurrena ospatzeko ekitaldia.Aimar Maiz Ostadar Dantza Taldeak 2025-2026 ikasturtean Plaza Dantzen ikastaro berria martxan jarriko du, aurreko urteetan sortutako taldeak mantenduz. Ikastaroaren helburua plaza dantza koreografiak irakastea eta hauei buruzko azalpenak ematea da.
Saioak astelehenetan izango dira, 18:00etatik 19:00eara edo 19:00etatik 20:00etara bitartean, urriaren 6tik aurrera, Ostadar Dantza Taldeak Beasaingo Oriamendi kaleko 10. zenbakian duen egoitzan.
Parte hartzeko interesa dutenek posta elektroniko bidez (ostadardt@gmail.com), telefonoz (Larraitz: 695 737 400) edo sare sozialen bidez jarri daitezke harremanetan. Nahiz eta adin-mugarik ez egon, ikastaroa batez ere jende helduari zuzenduta dago. Izena emateko epe mugarik ez dago, baina urriaren 6a baino lehen apuntatzea gomendatzen dute.
Ostadar Dantza Taldeak herritarrak asteko tarte atsegin bat dantza eginez igarotzera animatu nahi ditu deialdi honekin.












