Lazkao Txiki 34. Bertsopaper lehiaketaren sariak banatu dituzte
Sari nagusiak Azkoitira eta Narbartera joan dira, eta gazteen mailakoa ez dute eman. Datorren urtean 100 urte beteko dira Lazkao Txiki jaio zela.
Lazkao Txiki 34. Bertsopaper Lehiaketaren saritu, epaile eta antolatzaileak, gaur eguerdian, Ordiziako Barrenan. Iñaki Gurrutxaga Gaur eguerdia banatu dituzte Ordiziako Barrena kultur etxean Lazkao Txiki 34. Bertsopaper lehiaketaren sariak. Helduen saria Juan Ramon Alberdi azkoitiarrak jaso, Gazteen mailakoa eman gabe gelditu da eta Gaztetxoena Maialen Urtxegi narbartearrarentzat izan da.
Argi-Berri elkarteak antolatu duen lehiaketako sari banaketan Joxe Miel Iztueta Lazkao Txiki-ren zenaren ilobek eta Manex Berzosa Ordiziako Kultura zinegotziak parte hartu dute, besteak beste.
Lanak epaitzen Nikolas Zeberio, Izar Sarriegi eta Manu Olano aritu dira.
Sariak jaso ondoren, Barrena ataria taldeko argazkia atera dute, eta segidan Argi-Berri elkartera joan dira mokadua egitera.
Argi-Berriko elkarteko kide Xabier Aguadok gogoratu du datorren urtean 100 urte betetzen direla Lazkao Txiki jaio zela, eta datorren urteko ekitaldian azken 5 urteotan bertso sarituak biltzen dituen liburuxka kaleratuko dutela.
SARITUAK
Helduen maila
- 1. saria: Juan Ramon Alberdi Ibarmia (Azkoitia)
- 2. saria: Aitor Albistur Pulido (Errenteria)
- 3. saria: Oier Etxeberria Zubimendi (Azpeitia)
- Epaimahaiaren aipamen berezia: Azpeitiko Jon Gurrutxaga Urbieta. Bertso sorta originala eta gai ezberdina zein bertsoen txukuntasunagatik.
Gazteen maila
- 1. saria: Eman gabe.
- 2. saria: Nora Arrizabalaga Arrieta (Azkoitia)
- 3. saria: Mara Orbe Alcalde (Bilbo)
Gaztetxoen maila. Gaia: ‘Euskaraldia. Elkar mugituz egingo dugu!’
- 1. saria: Maialen Urtxegi Bidegain (Narbarte)
- 2. saria: Lexuri Bastida Aiestaran (Altzaga)
- 3. saria: Ekai Legorburu Etxebeste (Hernani)












