Arestiren ‘Harri eta herri’ gaur, irakurle taldearen tertulian
Idiazabalgo irakurle taldeak ikasturteko lehendabiziko bilkura egingo du gaur arratsaldean. Gabriel Arestiren (Bilbo, Bizkaia, 1933-Bilbo, Bizkaia, 1975) Harri eta herri poesia liburua izango dute mintzagai. 19:15ean dute hitzordua udal liburutegian.












