Eman botoa zure gustuko argazkiaren alde
Ostiralera bitartean parte har dezakezue GOIERRIKO HITZAren XX. Udako Argazki Lehiaketaren bozketan. Eman zure botoa!
Joan den ostiralean bukatu zen GOIERRIKO HITZAK 20. aldiz antolatu duen Udako Argazki Lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea.
Ostiralera bitarte, hilak 19, argazkirik gustukoenaren alde botoa emateko aukera duzu, irakurle.
Irakurleen boto gehien jasotzen duen argazkiak 70x50ko argazki handitze bat jasoko du sari modura.
Horretarako atal honetan sartu eta botoa eman, besterik ez duzu egin behar.












