Helikopteroz erreskatatu dute Ataunen zauritutako txirrindularia
Ezbeharra 11:00ak aldera eman zen. Zumarragako ospitalera eraman behar izan zuten txirrindulari zauritua.
Ataungo artxiboko irudia.Otsotarrak Txirrindulari gazte bat helikopteroz erreskatatu behar izan zuten igandean Ataunen, mendian bizikletarekin izandako istripu baten ondoren. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra goizeko 11:00ak aldera eman zen, 112 Larrialdi Zerbitzuek gertatutakoaren abisua jaso zuenean. Zauritua Zumarragako ospitalera eraman behar izan zuten.












