Jaietan jakiak saltzen dituzten furgonetentzat bi espazio zozketatuko ditu bihar Zaldibiako Udalak
Urtero izaten diren eskaerak erregulatzeko egingo dute zozketa, 11:00etan udaletxean. Santa Fe 23n jarriko dituzte postuak, urriaren 2tik 11ra.
Jakiak saltzen dituzten furgonetetako bat. Zaldibiako Udala Zaldibiako jaiak ospatuko dira urriaren hasieran eta ohikoa izaten da egun horietarako jakiak saltzeko postu eta furgonetek hainbat eskaera sartzea. Hori erregulatzeko, Zaldibiako Udalak bi furgonetentzat espazio bana zozketatuko direla jakinarazi du, jaietan ogitartekoak saltzeko; oinarrietan idatzitako prozedurari jarraituz egingo dituztela azaldu dute. Atzo amaitu zen eskaerak aurkezteko epea eta bihar goizean egingo dute zozketa, irailaren 16an, 11:00etan, udaletxean.
Bi modu desberdinetara esleituko dira espazioak: espazio bat eskaera guztien artean egindako zozketa bidez esleituko da, eta, bestea, Goierri Eskualdean erregistratutako jarduera ekonomikodunen artean zozketatuko da, beti ere bat baino gehiago aurkeztuko balira. Horietako bat bera ere ez balego, eskaera guztien artean zozketatuko da bigarren postua. Santa Fe 23n jarriko dituzte postuak, urriaren 2tik 11ra.
Zozketa bidezko behin-behineko esleipenean ordezko bat izendatuko da badaezpada ere, espazio bakoitzerako, lehenengoak huts egingo balu.












