Sanandresak antolatzeko lehendabiziko bilera
Bihar arratsaldean egingo dute bilera. Herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.
2024ko jai batzordearen taldeko argazkia. Udala Irailaren 16an, asteartea, Ormaiztegiko Ander Deunaren Jaiak antolatzeko lehengo bilera ospatuko da. 18:00etan egin du hitzordua jai batzordeak gizarte etxeko areto nagusian.
Herriko talde zein norbanako eragileak eta herritar oro gonbidatuta daude jaien prestaketan parte hartzera.












