Antonio Gonzalezek irabazi du San Martin txirrindularitza proba
Caja Rural-Alea taldeko hiru txirrindulari izan dira helmugaratzen lehenak. Denera 62 ziklistak osatu dute proba.
San Martin txirrindulari probako irabazleak/ SANTI OSORO Caja Rural-Alea taldeko Antonio Gonzalez Torres izan da San Martin 60. txirrindularitza probako irabazlea. Helmugaratzen bigarrena Dario Giuliano izan da, eta hirugarrena, Gorka Corres Ibañez de Opakua, bi hauek ere Caja Rural-Aleako ziklistak. Mendiko sailkapenari dagokionez, Gomur Cantabria Infinita taldeko Oscar Vian Lopezek irabazi du garaikurra, eta taldekako sailkapenean, berriz, Caja Rural-Alea taldea izan da garailea. Gaurkoa Lehendakari Txapelketako azken lasterketa izan da, baita Gipuzkoako Txapelketakoa ere.
09:15ean abiatu dira 62 txirrindulariak Ataungo izen bereko auzotik, eta denera 122 kilometroko ibilbidea osatu dute: Ataundik Alegiara joan dira eta ondoren Altzora igo dira (errotatik). Ataunera itzuli eta Kaxetatik Urkillagara igo dira. Ondoren, Altzora joan dira berriro. Bukatzeko, Ataunera itzuli dira. Bidean Lazkaomendi eta Urkillaga igo dituzte, Zaldibiatik eta Aiatik, hurrenez hurren. Ataungo San Martin auzoko helmugara 12:15 aldera iritsi da lehenengo txirrindularia.
SAILKAPEN OROKORRA:
- Antonio Gonzalez Torres (Caja Rural Alea) 02:59:47
- Dario Giuliano (Caja Rural Alea) 02:57:47
- Gorka Corres Ibañez de Opakua (Caja Rural Alea) 02:59:59
MENDIKO SAILKAPENA:
- Oscar Vian Lopez (Gomur Cantabria Infinita) 8 puntu
- Aimar Tadeo Arcauz (Euskadi Fundazioa) 6 puntu
- Dario Giuliano (Caja Rural-Alea) 5 puntu
TARTEKO HELMUGETAKO SAILKAPENA:
- Oscar Vian Lopez (Gomur Cantabria Infinita)
- Dario Giuliano (Caja Rural-Alea)
- Corentin Dufort (Independentea)
TALDEKAKO SAILKAPENA:
- Caja Rural-Alea
- Euskadi Fundazioa
- Gomur Cantabria Infinita
ARGAZKIAK: Lide Egizala eta Santi Osoro












