Azoka ekologiko arrakastatsua Zerainen, beste behin
Postuez gain, goiz osoan zehar ekintza desberdinak egiteko aukera ere izan da. Sagar muztioa egiteko erakustaldia egin dute, besteak beste.
31. aldiz, Azoka Ekologikoa egin dute Zerainen. Jende ugari bildu da euskal ekoizle eta artisauen produktuak probatu eta erostera. Postuez gain, goiz osoan zehar ekintza desberdinak egiteko aukera ere izan da. 10:00etan Haurrentzako eko-gaileta tailerra egin dute Itsasoko Hariztizabal baserriko Itsaso Olabiderekin. 11:30ean Maduixa Gorriaren eskutik artile lanketa. 12:00etatik 14:00etara Eko-errezetak OsoaCooking-eko Anne Otegirekin. Goiza amaitzeko, 14:30ean herri bazkari ekologikoa egin dute Biziolaren eskutik.
Gainera, azokak iraun bitartean, sagar muztioa egiteko erakustaldia ere egin dute herriko zenbait gaztek.













