Atsedenen irteerarako izena ematea bihar eta urriaren 2an
Calahorrako (Errioxa) ostegunetako azokako irudi bat. Hitza Atseden, Segurako jubilatu eta pentsiodunen elkarteak Lodosa (Nafarroa), Calahorra (Errioxa) eta Azagrara (Nafarroa) irteera antolatu du urriaren 9rako, osteguna. Gosaria eta piper kontserba batera egingo dute Lodosan, Calahorrako azokara bisita ondoren, eta Azagran bazkaldu ondoren, Segurara itzuliko dira.
Joan nahi duenak izena eman beharko du gaur edo urriaren 2an elkartearen egoitzan 18:30etik 20:00era. Bazkideentzako prezioa 40 eurokoa da eta bazkide ez direnentzako 45 eurokoa.













