Bizikletak konpondu eta garbitzeko makina berria Zegaman
Zegamako Udalak jakitera eman duenez, Olaberria auzoko auto garbiketa gunean bizikletak konpontzeko gune berri bat jarri dute. Bizikletarekin arazoren bat izanez gero, gune horretan aurkitu daitezke konpontzeko beharrezko tresnak, baita gurpilak puzteko punpa bat ere. Gune berean, bizikletak garbitzeko aukera ere badago. Egunero bizikleta erabiltzen dutenentzat edo inguruko ibilbideez gozatzen dutenentzat “oso baliagarria” izango dela adierazi dute udaletik.













