CAFek antzinatasun gehigarria ordaindu beharko die tituludunei
Auzitegi Gorenak ez du onartu CAFen errekurtsoa, eta 1.500 langileri ordainketa egitea agindu dio.
CAFeko langileen mobilizazio bateko irudia.Ariane Vierbücher ELA sindikatuak jakinarazi duenez, CAF enpresak 1.500 tituluduni baino gehiagori antzinatasun gehigarria —bosturtekoak— ordaindu beharko dizkie, Auzitegi Gorenaren erabaki irmo baten ostean.
Epaiketa, lehen aldiz, 2023ko azaroaren 17an egin zen, Donostiako Lan Arloko lehenengo epaitegian, baina orduan, atzera bota zuten CAFeko enpresa batzordeak aurkeztutako demanda. Batzordeak helegitea jarri zuen, eta horrek eman zuen arrazoia: tituludunek ere, beste langile batzuek jasotzen duen gehigarri bera kobratzeko eskubidea dutela, diskriminaziorik gabe.
CAFek Madrilgo Auzitegi Gorenera jo zuen, baina 2025eko irailaren 5eko probidentzian ez zen onartu enpresak aurkeztutako errekurtsoa. Horrenbestez, epaiak indarrean jarraitzen du, eta CAFek langileei dagozkien ordainketak egin beharko dizkie.
ELA sindikatuak garaipena “borroka sindikalaren fruitu” gisa nabarmendu du, eta tituludunen kolektibo osoari eskerrak eman dizkie eskubideak defendatzeko erakutsitako jarreragatik. “Epaia argia da: borrokak balio du, eta langileen eskubideak berdintzeko urrats garrantzitsua da hau”, adierazi dute.













