Erreka eguna egingo dute larunbatean Ezkion
Ezkioko Udalak ohar bidez jakitera eman duenez, irailaren 27an Erreka Eguna ospatuko dute Ezkion. 9:30ean elkartuko dira udaletxean eta 10:00etatik 12:00etara garbituko dute ondoren, erreka. Parte hartzaileei uretako arropa eta oinetakoak eramateko gomendioa luzatu diete. Eskularruak eta gainontzeko materiala udalak jarriko du. Garbiketa lanak amaitutakoan, hamaiketakoa egingo dute parte hartzaile guztien artean, Anduaga elkartean.
Erreka garbitzeko eta ondorengo hamaiketakoa prestatzeko boluntario bila dabil udala. Gaur da izena emateko azken eguna; udaletxean egin behar da 943 72 13 03ra deituta.













