Kasinoko ‘Pipar eguna’ larunbat honetan izango da
Zegamarrak piperrak zuritzen, iazko Kasinoko Pipar eguneanZegamako Udala Batasun Kasinoko Pipar eguna ospatuko dute larunbatean Zegaman. 9:00etan ekingo diote salmentari eta 10:00etatik aurrera gosari irekia eskainiko dute elkartean —piparrak, txorizoa, urdaiazpikoa, bi arrautza eta edaria—, 16 euroan. Bost kiloko piper poltsak 20 eurotan salduko dituzte. Aurten, piperrei zurtoina kentzeko gailua erosteko aukera ere egongo da.













