Kontserba tailerra egingo dute gaur Biziolan
Goierriko Hamabostaldi Ekologikoaren barruko ekintza da.
Kontserba tailerra eskainiko du gaur Haizea Bengoetxeak, 17:30ean, Biziolan. Hiru orduko saioan, era praktiko batean sasoiko barazkien errezetak eta kontserba ezberdinen oinarria landuko dute kozinatzen duten bitartean; menu dastaketa batekin amaituko dute ikastaroa, ikasitakoa konpartitu eta transmisioari balioa emateko. Aurrez izena eman behar da.












