Kulturartekotasunaz eta euskaraz ariko dira Zaldibian
Hiru herritar eta Amelia Barquin aniztasun gaietan aditua izango dira hizlariak.
Zaldibian, martxoaren 7an, 24 herritako ordezkariak elkartu ziren, euskara eta kulturartekotasunaz egiten ari diren bideaz hitz egiteko. Euskararen eta kulturartekotasunaren inguruko hitzaldia eskainiko dute Nahikari Lopezek, Ainara Nazabalek, Flavio Banterlak eta Amelia Barquinek gaur, 17:00etan, udaletxeko areto nagusian. Familia berriak, eskolako familiak, herritarrak eta interesa duen edonor gonbidatu dituzte. Euskaraz izango da, baina aldibereko itzulpena ere egingo da.













