'Maspalomas' filma ikusgai Arerian, ostiraletik asteartera
Goierrin film hori ikusteko aurreneko aukera izango da Lazkaokoa. Jose Mari Goenaga ordiziarra da zuzendarietako bat.
Donostiako Zinemaldian estreinatu berri den Maspalomas filma ikusgai izango da asteburuan Lazkaoko Arerian. Saio eta ordu ezberdinak izango dira Jose Mari Goenaga ordiziarrak eta Aitor Arregi oñatiarrak ondutako lana ikusteko:
Ostiralean 21:00etan; larunbatean 19:30ean eta 22:00etan; igandean 19:30ean; astelehenean 19:30ean eta, asteartean, azkenik, 19:00etan eta 21.00etan. Moriarti ekoiztetxearen fikziozko seigarren film luzea da. Goenagak idatzi du gidoia, euskaraz.













