Ormaiztegiko mendi bizikleta ibilaldiak 29 urte beteko ditu larunbatean
San Migel jaietako egitarauren barruan egingo dute irteera. 8:15etik aurrera izena emateko aukera egongo da udaletxe azpian. Amaieran, gosaria eta zozketak.
Ormaiztegi mendi bizikleta ibilaldia.Angel Elorza Ormaiztegiko 29. Mendi Bizikleta ibilaldia egingo dute larunbat honetan, San Migel jaietako egitarauaren baitan eta Ormnaiztegiko Txirinduaren Lagunak elkarteak antolatuta. Lehiaketarik gabeko irteera da, “bakoitzak nahi duen abiaduran eta denboran” egitekoa, antolatzaileek nabarmendu dutenez.
Bi ibilbide izango dira aukeran: luzea, 29 kilometrokoa eta motza, 12koa. Ormaiztegitik irtenda Liernira joan beharko da Bide berdetik zehar; handik Mutiloara jaitsi eta Zerainen Aizpeko labeetatik Larrosain, Otañoko gaina, Aizpuru eta Mañastegizar pasata, berriz Bide berdetik Liernira Española mendira igo eta Ormaiztegira itzulera.
Izen ematea egunean bertan egin behar da; 8:15etik aurrera udaletxe azpian. Ibilbidearen irteera ordu bete beranduago izango da. Behin, ibilbidea amaituta, gosaria eta zozketak izango dira. 12 urtetik beherako parte hartzaileak heldu batek lagunduta joan beharko dira eta kaskoa eramatea derrigorrezkoa da.













