"Jarrera homofobo eta matxistak" salatu ditu Porru kaleko festen antolakuntzak
"Atzo gaueko kontzertuetako talde batek" izan zituela adierazi dute, eta gehitu dute "neurriak hartzeko konpromisoan berresten" direla.
Porru kaleko festen antolakuntzak sare sozialen bidez jakinarazi du “atzo gaueko kontzertuetako talde batek jarrera homofobo eta matxistak izan” zituela. “Gogor salatu nahi ditugu Porru kaleko antolakuntzatik horrelako jarrera eta diskurtsoak”. Hauen normalizazioen aurrean, neurriak hartzeko konpromisoan berresten gara, berau salatu eta beste behin gerta ez dadin baldintzak jarriz”, adierazi dute.













