Porru kaleko festetako herri bazkaria, argazkitan
Atzo hasi ziren festak, txupinazoarekin. Sagardo dastaketa eta kontzertuak ere izan ziren.
Gazteak bazkaltzen, Gernika pasealekuko frontoian.Laida Goiburu Beasainen Porru kaleko festak ospatzen ari dira gazteen ekimenez, atzo eta gaur. Atzo arratsaldean hasi ziren jaiak txupinazoarekin. Sagardo dastaketa ere izan zen, eta iluntzean kontzertuak: Kontrol Norte, Muxutruk erromeria eta DJa. Gaur eguerdian herri bazkaria (paella jan dute) eta bingo musikatua egin dute, arratsaldea karro poteoarekin eta DJ Lizarrustirekin girotu dute, eta iluntzean Derrumbek, Emaion erromeriak eta DJ Fresa-Morangok joko dute.













