Zilarrezko Maskorra irabazi du Jose Ramon Soroizek
'Maspalomas' filmean egindako lana goraipatu du epaimahaiak. Legorretari keinu egin dio aktoreak saria jasotzean.
Donostiako Zinemaldiko Zilarrezko Maskorra irabazi du Jose Ramon Soroizek (Legorreta, 1951). Moriartiko Jose Mari Goenaga ordiziarrak eta Aitor Arregik zuzendutako Maspalomas filmean egindako lana goraipatu du epaimahaiak. Egileei, filma egiteagatik eta berarekin kontatzeagatik, eta familiari eskaini die saria. “Maspalomas izan da inork eman didan saririk handiena”, esan du. Genozidioa gelditzeko eskatzeko ere baliatu du hitzartzea. Eta azkenik, Legorretari keinu egin dio aktoreak: “Legorretako semea naiz eta Legorretako herriari esan nahi diot harro nagoela Legorretakoa izateaz. Eta berarena ere badela sari hau. Aupa Legorreta!”.













