Ampo Ordiziak ezin hobeto hasi du denboraldia etxean
Talde ordiziarrak 27-16 irabazi dio Alacanteko La Vila taldeari. Etxekoak une oro aurretik joan dira markagailuan, eta argi utzi dute denboraldi berrirako prest daudela.
Ampo Ordizia errugbi taldeak gaur ekin dio 2025-2026 denboraldiari, eta hasiera ezin hobea izan du: 27-16 nagusitu zaio Alacanteko La Vila taldeari. Altamira estadioa lepo bete da, eta zaleen babesak nabarmen bultzatu du taldea. Etxekoek hasieratik bukaerara arte izan dute partida kontrolpean, eta une oro aurretik joan dira markagailuan. Ordiziarrak indartsu eta konfiantzaz aritu dira, eta argi utzi dute deboraldi berrirako prest daudela.
Denboraldi honetan zenbait jokalariren hutsunea nabarituko da, besteak beste, Tomi Pais, Griff, Bernie, Vilchez, Mateo Arruti, Jesse Lowe, Julen Goia eta Lander Gomez ez dira taldean izango. Hala ere, fitxaketa berriak ere egin dituzte: Fernando Lopez, Joeli Niuvalavu, Federico Eghartner, Damian Huber, Xabi Martin, Tom Ffitch, Lenny Valleye eta Alejandro De la Rosa. Beste aldaketa batzuen artean, entrenatzailearen aldaketa ere nabarmendu daiteke: Suso Romero sevillarrak hartu du Federico Gallo argentinarraren lekukoa.
Hurrengo partidak ondorengoak izango dira:
- Irailak 28: La Vila (Altamiran)
- Urriak 5: Liceo Frances (Kanpoan)
- Urriak 26: Bartzelona. (Altamiran)
- Azaroak 2: El Salvador (Kanpoan)
- Azaroak 9: Burgos (Altamiran)
- Urtarrilak 11: Alcobendas (Kanpoan)
- Urtarrilak 18: Ciencias Sevilla (Altamiran)
- Urtarrilak 25: Santboiana (Kanpoan)
- Otsailak 15: Rac (Altamiran)
- Otsailak 22: Complutense (Kanpoan)












