Jende ugari bildu da Basherri eguneko azokara
Herriko eskulangileen lanak eta abere postuak ikusteko aukera izan da. Musika eta pintxoak ere ez dira falta izan.
XIII. Basherri eguna ospatu dute Lazkaon. 11:00etan ireki ditu azokak ateak, eta herriko eskulangileen lanak eta abere postuak ikusteko aukera izan da. Goiz osoan zehar Lazkao Txiki Musika Eskolako trikitilariek giroa alaitu dute eta San Benito ikastolako ikasleek ere sagardo eta pintxoak saldu dituzte. 13:00etan, bi saski eta Lazkaoko baserritarren erosketak egiteko bono zozketa egin dute. Eguraldi ona lagun, jende ugari bildu da Lazkaoko plazan.












