San Migel jaietako patin eta txirrindu igoera egin dute Gaintzan
Aitor Vacas eta Amale Mujika izan dira patin igoerako irabazleak; eta Beñat Mendiaraz eta Naxara Odriozola txirrindu probakoak.
Txirrindu igoerako irabazleak. Ostiralean hasi ziren San Migel jaiak Gaintzan, eta bihar emango zaie amaiera. Atzo gauean jendetza bildu zen Radio Rebelde taldea eta Yogurinha Borova artisten doinuak entzutera, eta gaur goizean, kirolak hartu du protagonismoa: 11:30ean III. Patin Igoera egin dute, eta jarraian, 12:00etan, 40. Txirrindu igoera. Patin Igoerako irabazlea gizonezkoetan Aitor Vacas izan da eta emakumezkoetan Amale Mujika. Txirrindu igoerari dagokionez, Beñat Mendiaraz izan da 4km osatzen lehena, eta emakumezkoetan, Naxara Odriozola. Jarraian bi probetako sailkapena.
PATIN IGOERAKO SAILKAPENA:
Gizonezkoak:
- Aitor Vacas
- Joan Valero
- Ximon Villalobos
Emakumezkoak:
- Amale Mujika
- Garazi Ganuza
- Elaia Aguirre
TXIRRINDU IGOERAKO SAILKAPENA:
Gizonezkoak:
- Beñat Mendiaraz (0:12:18)
- Aratz Amondarain (0:12:18)
- Haritz Artanano (0:12:18)
Emakumezkoak:
- Naxara Odriozola (0:15:45)
- Ismene Aizpuru (0:20:15)
- Elisabeth Garmendia (0:20:26)
TXIRRINDU IGOERAKO GAZTEEN SAILKAPENA:
Mutilak:
- Oiñatz Aristi (0:14:42)
- Ibai Jauregi (0:14:43)
- Amets Ormaetxea (0:15:53)
Neskak:
- Intza Albizu (0:28:02)
Arratsaldean ere egongo zer egin eta ikusi:
- 17:00. Zirku tailerra.
- 19:00. Mondeju dastaketa, pilotalekuan.
- 19:00. Arku tiraketa erakustaldia.
- Egun guztian. Trikitilariak.












