Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi Arerian izango dira gaur
'Maspalomas' filmaren zuzendariak 19:00etako saioan izango dira Lazkaon. Asteburuan Beasainen eta Zumarragan emango dute.
Aitor Arregi (aurrean) eta Jose Mari Goenaga (atzean), 'Maspalomas' pelikuaren filmaketan.Moriarti Irailaren 21ean Donostiako 73. Zinemaldian estreinatu ondoren, joan den ostiralaz geroztik ari dira Lazkaoko Arerian Maspalomas filma proiektatzen. Gaur izango dira azkeneko bi emanaldiak, 19:00etan eta 21:00etan, eta aurrenekoan Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi zuzendariek parte hartuko dute.
Jose Ramon Soroiz legorretarra da aktore protagonista, eta irailaren 27ko itxiera galan Zilarrezko Maskorra jaso zuen.
Asteburuan beste bi herritan
Lazkaon gaur egingo dituzte azken bi emanaldiak, baina asteburuan egongo da filma Goierrin ikusteko aukerarik. Ostiraletik astelehenera Beasaingo Usurben, eta larunbatetik astelehenera Zumarragako Zelai Ariztin.













