Ezkioko Gazteleku zerbitzuari buruzko aurkepena gaur arratsaldean
Gazteleku zerbitzua, astelehenean, urriak 6, jarriko da martxan. Izen ematea irekita dago jada.
Ezkioko gaztelekua udaletxeko lehenego solairuan kokatuta dago. Josune Zarandona Urriaren 6an jarriko dute martxan Ezkioko Gazteleku zerbitzua. Zerbitzuaren aurkezpena gaur egingo dute 17:30ean gaztelekuan. Zerbitzuko izen ematea irekita dago dagoeneko. Udaletxean egin behar da, bertara joanda edo telefonoz deituta. Kuotaren ordainketa esku dirutan edo banku transferentzia bidez egin beharko da.













