Hauek dira lehiaketako argazki sarituak
Carlos Mediavilla urretxuarrak irabazi du Hitzakideen lehen saria eta Izaskun Artola lazkaotarrak Hitzakideen bigarrena. Irakurleen boto bidezko saria Danel Etxeberria itsasondoarrarentzat izan da. Sari banaketa bihar, hilak 2, izango da Lazkaoko Biziolan, 19:00etan.
GOIERRIKO HITZAk 20. aldiz antolatutako Udako Argazki Lehiaketak baditu irabazleak. Berrogei argazki zaletuk parte hartu dute aurtengo lehiaketan, eta hiru saridunen argazkiak eta izenak ezagutzera emateko garaia iritsi da.
Hitzakideen lehen saria Carlos Mediavilla urretxuarrak jasoko du, eta Hitzakideen bigarrena Izaskun Artola lazkaotarrak. Bi sari horien irabazleak HITZAk aukeratutako epaimahai batek ebatzi ditu. Irakurleen saria, aldiz, webguneko boto sistemaren bidez bozkatuz ebatzi da. Danel Etxeberria itsasondoarraren argazkiak jaso du boto gehien.
Zorionak saridunei eta eskerrik asko partaide guztiei! Hurrengo udarara arte!
HITZAKIDEEN LEHEN SARIA
- Egilea. Carlos Mediavilla (Urretxu)
- Argazkiaren izena. Tossa de Mar
- Argazkiaren azalpena. Gironako kostaldean, Tossa de Mar-en , urdin turkesa koloreko itsasoan, uretako kirola egiten.
- Saria. Urretxuko Barraskilok eskainitako bi gau autokarabanan bi lagunentzako

HITZAKIDEEN BIGARREN SARIA
- Egilea. Izaskun Artola (Lazkao)
- Argazkiaren izena. Boga-Boga marinela
- Argazkiaren azalpena. Abuztuaren 15ean, Esloveniako Bled lakuan, ilunabarrean ateratako irudia. Jendez gainezka egon ohi da, baina une horretan hutsik zegoen, eta sentitu genuen bakea argazkian senti daiteke.
- Saria. Olaberriko Zezilionea jatetxeak eskainitako bi lagunentzako otordua (bazkaria edo afaria)

PUBLIKOAREN SARIA
- Egilea. Danel Etxeberria (Itsasondo)
- Argazkiaren izena. Camiño dos Faros
- Argazkiaren azalpena. Alabarekin uztailean egindako Camiño dos Faros-eko lehen etaparen bukaera, Niñons hondartzan, dendan lo egiteko asmotan.
- Saria. Beasaingo Foto Alzurik eskainitako 70x50eko argazki handitzea (Kappa euskarrian).














