‘Itsaso bat esku artean’ ikuskizuna Igartubeitin, larunbat honetan
'Itsaso bat esku artean' ikuskizuneko une bat. Hitza Igartubeiti baserri museoa Antioko Musikaldiaren agertoki izango da berriz. Musikaldiaren baitan, Sagel taldeak Itsaso bat esku artean ikuskizuna eskainiko du larunbat honetan, 18:00etan. Iñaki Letamendiak —atabalean—, Andoitz Antzinarrek —trikitixan—, Izaro Markotegik —abeslaria— osatzen dute Sagel taldea eta Oinkari dantza taldearekin batera ondu dute ikuskizuna.
Doako autobus zerbitzua dago Zumarragatik, Eliz kalen 17:30ean. Ikuskizuna doakoa da baina parte hartzeko aurretik izena eman behar da igartubeiti@gipuzkoa.eus-en.













