Konposta prozesuan hobetzeko saio irekia bihar, Itsason
Konposta egiteko edukiontzioak Itsasoko herrigunean. Josune Zarandona Ezagutu konposta prozesua bertatik bertara saio irekia egingo dute bihar, 18:00etan, Itsasoko herriguneko konpostagunean. Aditu baten eskutik konposta egiteko prozesuari buruzko informazioa eskainiko zaie parte hartzaileei; zalantzak argitu eta hobetzeko aukerak elkarbanatzeko tartea ere izango da. Gainera, auzo konpostagunea ezagutzeko aukera ere izango da.













