Urriaren 7an ekingo diote berriz, Izalbira egitasmoari
Izalbira ekimena Idiazabalen. Goitb Urriaren 7an egingo dute ikasturte honetako lehendabiziko Izalbira irteera Idiazabalen. Adineko pertsonen artean ohitura osasuntsuak sustatzeko helburuarekin sortu zen Izalbira ekimena, eta arrakastaz burutu izan da azken urteetan. Astean behin, konpainian paseo bat egitea da helburua. Asteartero, 11:00etan elkartuko dira plaza nagusian eta eguraldi txarrarekin, frontoian, ariketak egiteko.













