Beasaingo elkarteen lanari aitortza
22 elkartek haien lana ezagutarazteko postuak jarri dituzte Erauskin plazan. Musika eta dantza emanaldiak ere izan dira, Gurea Abesbatzaren eta Bakuntza taldekoen eskutik.
Asmube elkarteak ere bere postua jarri du. Beasaingo elkarteen lana ikusarazteko eta balioan jartzeko, Herriko Elkarteen Eguna ospatu dute beste behin Beasainen. Beasaingo Udalak tokiko elkarteekin batera antolatu du ekimena. Elkargo bakoitzak bere lana ezagutarazteko postua jarri du Erauskin plazan, eta musika eta dantza emanaldiak ere izan dira, Gurea Abesbatzaren eta Bakuntza taldekoen eskutik. 13:30ean partehartzaileen luntxa egin dute Urbi Berri Zentroan.
Ekimenaren helburua herriko elkarteak kalera atera eta ezagutzera ematea da, Beasaindarrek horien berri izan dezaten. Edizio honetan 22 elkartek parte hartu dute: Atzegi, Caritas, Al-Anon, Aittu! Euskara elkartea, Bakuntza, Alkoholiko Anonimoak, Minbiziaren Aurkako Elkartea, Herriak Elkarlanean, Bear Pintura Elkartea, Bustingintza Zeramika Zaletuen Elkartea, Nagusilan, Asmube, Lau Katu Beasain, Beasaingo Odol Emaileak, Urbiberri Gizarte Zentroa, Batzokia Kultur Elkartea, Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoia, BKL, Loinatz Abesbatza, Igartza arku taldea, Gurutze Gorria, Goierriko mendizale beteranoak.













