Gabiriako Baztarrika gaztandegia saritua izan da nazioartean
Baztarrikako gaztak zilarrezko domina eskuratu du Txilen. Artzai Gazta Elkarteko beste bi gaztandegi ere sarituak izan dira.
Baztarrikako kideak saria jasotzen, Gipuzkoako Artzain Gaztaren 41. Lehiaketan. Gabiriako Baztarrika gaztandegiak aitortza jaso du Txilen ospatutako Encuentro Quesos nazioarteko lehen edizioan, Idiazabal Baserriko gazta naturalarekin zilarrezko domina eskuratuta. Gainera, Artzai Gazta Elkarteko beste bi gaztandegik lehen saria lortu dute: Loperena gaztandegiak (Egozkue), gazta ketuarekin, eta Kortariko bordak (Lekaroz), gazta naturalarekin.
Baztarrika gaztandegia sariak pilatzen ari da pixkanaka. Besteak beste, Gipuzkoako Artzain Gaztaren 41. Lehiaketan 6. postua lortu zuen, irailaren 7an, Legazpian.













