Mozorro eguna ospatzen ari dira Zaldibian
Goizeko ekintzek jarraipena izango dute arratsaldean. Gauean, berriz, Ganibet taldeak kontzertua emango du, eta jarraian Mugi panderoa taldearekin dantzaldia izango da.
Umeen kuadrilla bat mozorrotuta. Zaldibiarrak herriko festak ospatzen ari dira, eta gaurkoa, mozorrotzeko eguna dute. Eguna buruhandien kalejirarekin hasi dute, herriko txistulariek lagunduta. Eguerdi aldera ere giro ezin hobea izan da Zaldibiako kaleetan zehar. Jendetza bildu da plaza inguruan, eta kolore eta mota guztietako mozorroak ikusi ahal izan dira. Kuadrillek arroza prestatu dute goizean zehar, eta ondoren, 14:30ean, arroz bazkari herrikoia egin dute plazan.
Arratsalde eta iluntzerako ere egitarau oparoa prestatu dute:
- 17:00. Bazkaloste girotua parte-hartzaileek gidatuta. Taldeek aukera izango dute euren mozorroa erakusteko eta sariak izango dira.
- 18:30. DJ Reimy kalean zehar.
- 23:00. Ganibet taldearen kontzertua.
- 00:00-03:30. Mugi panderoa taldearekin dantzaldia.













