Dantzak eta herri kirol saioak girotu dute arratsaldea
Iztueta dantza taldeak emanaldia eskaini du plazan, eta jarraian, aizkora saioa egin dute.
Iztueta dantza taldeko dantzariak. Goizeko ekintzen ostean, dantza eta kirola izan dira arratsaldeko protagonistak Zaldibian. 17:30ean Iztueta dantza taldeak emanaldia eskaini du plazan, eta jarraian, aizkora saioa izan da, Almitza sega elkartearen eskutik. Lau aizkolari aritu dira lehian: Karmele Gisasola, Irati Astondoa, Julen Gabirondo eta Oier Mitxelena. Herritar ugari hurbildu da bi saioak ikustera eta giro aparta izan da herrian.
Hurrengo asteburuan jarraituko du festak.
Urriak 10, ostirala
- 17:00: Pilota eskolako txapelketako finalak.
- 19:00: Elkarretaratzea euskal presoen eta Palestinaren alde.
- 19:30: Patata Tortilla lehiaketa.
- 21:00: Afaria.
- 23:30: Andoni Ollokiegi.
Urriak 11, kuadrilla eguna
- 11:00-13:30 eta 16:30-19:30: Puzgarriak Restin.
- 13:00: Kuadrillen irteera plazatik.
- 14:30: Bazkaria plazan.
- 18:00: Kuadrillen arteko jolasak eta kalejira.
- 23:00: Akerbeltz erromeria, eta ondoren, Oihana Begana DJa.












