Azaroan jarriko du martxan Goiekik Osatu ibilbide berria
Urriaren 30ean aurkeztuko du garapen agentziak langabezian dauden pertsona kualifikatuen laneratzea bultzatzeko ibilbidea.
Hazilan+ proiektuaren aurkezpena Goiekin, maiatzean.Goieki Goieki Goierriko garapen agentziak azaroan jarriko du martxan Osatu langabezian dauden pertsona kualifikatuen laneratzea bultzatzeko ibilbide berria. Urriaren 30ean aurkeztuko dute Goierriko Berrikuntza Gunean, interesa duen pertsona orori irekitako bi saiotan.
Garapen agentziak maiatzean aurkeztu zuen Hazilan+ proiektuaren barruan kokatzen da Osatu ekimena; prestakuntza, orientazioa eta praktika ordainduak eskaintzen ditu, laneratzeko prozesuan edo ikasketak amaitu berritan daduden pertsonei lana aurkitzen laguntzeko. Unibertsitate titulazioa edo erdi edo goi mailako lanbide heziketako titulazioa duten pertsonei zuzendua dago, Goiekik azaldu duenez: “Prestakuntza izan arren, lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituztenei, enpresek eskatzen duten esperientziarik edo zeharkako gaitasunik ez dutelako”.
Helburu nagusia pertsona horien enplegagarritasuna eta laneratzea hobetzea da, “haien beharren eta ezaugarrien araberako laguntza pertsonalizatu baten bidez”. Hazilan+ proiektua Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %40an.
Taldekako saioak
Horren barruko Osatu ibilbidean, azaroan matxan jarriko den horretan, lan merkatuan eskatzen diren gaitasunak eskuratzeko taldekako saioak egingo dituzte: “Goierri Berrikuntza Guneko erakundeetara eta eskualdeko industria sektoreko enpresetara bisitak eta enpresetan praktikak egitea aurreikusten da, 200 ordu eta bederatzi hilabete arteo iraupenarekin, hilean gutxieneko 480 euroko beka batekin”.
Urriaren 30ean aurkeztuko dute, bi saiotan: 09:30ean izango da bat, eta 15:00etan bestea, biak NBF eraikinean. Informazio gehiagorako 943 16 00 40 telefono zenbakira deitu edo xabier.goieki@goierri.eus helbide elektronikora idatzi behar da. Izen-emateak goierri.eus webgunean egin daitezke.













