Azurmendik eta Arakamak irabazi dute Tartaloetxeko 31. mus txapelketa
Azurmendi eta Arakama erdian, irabazlearen txapela jantzita; larunbatean, Tartaloetxe elkartean.Angel Irigoras Urtero bezala, Zegamako Tartaloetxe elkarteak mus txapelketa antolatu du. Pasa den larunbatean jokatu zen, 31. edizioan. Aitor Azurmendi, Rokik eta Aitor Arakamak osatutako bikotea izan zen irabazlea eta bigarren sailkatu ziren Inaxio Zurutuza eta Jesus Zabaleta.
Tartaloetxeko kultur elkarteko Angel Irigorasek gogoratu duenez, “opari ugari” izan ziren lehenengo sailkatutako zortzi bikoteentzat. Bestalde, parte hartu zuten bikote guztiei eta laguntzen aritu zirenei “eskerrik beroenak eta zorionak” helarazi dizkie elkartearen izenean, “zuen parte hartzerik gabe ez litzatekeelako posible izango mus txapelketarik”, gehitu du.













