Baserritik museora, arkitektura ardatz izan duen bisitan
'Iriarte Erdikoa: baserritik museora' bisita gidatua atzo, Zumakalarregi museoan. Angel Elorza Iriarte Erdikoa: baserritik museora bisita gidatua egin zuten atzo Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan. Europako Ondarearen Jardunaldien baitako ekitaldia izan da eta arkitektura izan da gai nagusia. Hala, gaur egun Zumalakarregi museoa hartzen duen Iriarte Erdikoa baserriaren eraikinean jarri zuten fokoa, bere historia eta arkitektura publikoari zabaltzeko.
Ibon Telleria, arkitekturan doktorea eta Josue Susperregi, dendrokronologian doktorearen azalpenei esker, Iriarte Erdikoa baserriak garai bakoitzeko baldintza sozioekonomiko eta kulturaletara moldatzeko izan duten gaitasuna bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.















