Beasain, arazo bat dugu
Iker Aranburu 'Berria'-ko kazetariak idatzitako artikulua CAFek Jerusalemen duen tranbia proiektua hizpide hartuta.
Jerusalemgo tranbiaren irudi bat, irailean. Magda Gibelli / FOKU Negozioaren eta etikaren arteko eztabaida amaiezinaren beste kapitulu batzuk bizitzen ari gara orain, Gazako sarraskiak direla eta. Etikoa da dirua egitea beste norbaiten minaren bizkar? Zilegi al da negozioak egitea giza eskubideak bortxatzen dituztenekin? Harreman komertzialek-edo beste era batekoak izan behar dute erregimen autoritarioekin?
Galdera horiei erantzutea erraza dela uste duenak kontuan har dezala zuzena denaren eta ez denaren arteko eztabaida ez dela soilik enpresei edo estatuei dagokien zerbait. Herritar arruntari ere eragiten dio. Bangladeshko tailer ilunetan ia esklabo aritzen direnek jositako alkandorak erostea arazo bat da, ala ez? Etxepeko supermerkatuan ekoizleari miseria bat ordaindu ondoren 3×2 eskaintza batean hartutako produktuak ez du esplotazioa erakusten? Onargarria al da arma industria batean lan egitea? Edo zerga sistemari zirrikituak bilatzen dizkion aholkularitza bulego batean?
Israelen aurkako boikota dago orain mahai gainean, Palestinan daraman genozidioa eta garbiketa etnikoa dela eta. Baina zilegi da pentsatzea Saudi Arabiari, Irani edo beste hainbati ere egin dakiekeela boikota, emakumeak sistematikoki baztertzeagatik. Edo Txinari, uigurren aurkako errepresio bortitzarengatik. Edo AEBei beraiei, munduko bazter guztietan piztu edo elikatu dituzten gerrengatik. Edo, urrutirago joan gabe, Espainiari edo Frantziari…
Artikulua osoa Berria.eus webgunean.













