Cavak batutako bi herri
Zegamarrak urteroko bisita egin duten asteburuan Sant Sadurnira. Cavatast festan parte hartu dute eta Zegamako produktuak promozionatzeko baliatu dute asteburua.
Zegamako, Cañete de la Realgo (Malaga, Espainia) eta Sant Sadurni D´Anoiako (Herrialde Katalanak) udal ordezkariak asteburuan. Zegamako Udala Sant Sadurni D´Anoyako (Herrialde katalanak) Cavatast festa ospatu da asteburu honetan, eta beste urte batez, Zegamako udal ordezkariak eta hainbat herritar bertan izan dira. Bisita honek bertako ekoizpena, produktuak eta egiteko moduak ezagutzeko aukera eman die aurten ere.
Bi herrien arteko hartu emanaren isla izaten dira bisita ofizial hauek eta zegamarrek beraiena bertan erakusteko aukerarik ere ez dute galdu aurten. Urtero bezala, Zegamako Udalak stand bat jarri du Cavatast azokan gazta bezalako produktuak eskaini edo Zegama Aizkorri kirol ekintza promozionatzeko probestu dutena. Zegamako txistulariak ere izan dira Sant Sadurnin, Euskal Herriko musika festara eramateko.
Gutxienez, 20 urteko antzinatasuna du zegamarren eta Sant Sadurnitarren arteko harremanak. Bi herrietako abesbatzek sortu zituzten zubiak; beranduago senidetzea ahalbideratu zutenak. Bisita ofizialean Cavatastera joan ohi dira urtero zegamarrak eta San Sadurnikoak bitan izaten dira Zegaman, Cava Festan eta San Martin azokan. Zegamako 11. Cava festa urriaren 24an eta 25ean ospatuko dute aurten.


















