Gabonetan egoitzatan egonaldiak egiteko epea zabalik dago
Mendekotasuna eta desgaitasunen bat duten pertsonek, Gabonetan egonaldiak egin ahalko dituzte egoitzatan. Hiru epealdi daude, eta hamabostaldi naturaletan egingo dira, abenduaren 1etik urtarrilaren 11ra arte. Beasainen, eskaerak egiteko epea zabalik dago, urriaren 24ra arte, udaleko gizarte zerbitzuetan. Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, 943 02 80 75 telefono zenbakira deituta.













