Mikel Zabalegi ordiziarrak Sorginen Lasterketa irabazi du
Lehia estua izan da, bi minuturen barruan sailkatu baitira lehen hiru sailkatuak.
Mikel Zabalegi ordiziarra, erdian.Hitza Hotzari eta eguraldi eskasari aurre eginda, meritu handiko lana egin dute Sorginen Lasterketako korrikalari guztiek. Proba luzean Mikel Zabalegi ordiziarra nagusitu da gizonetan: 2:07:35. Imanol Goñi natxituarra sailkatu da bigarren (2:08:11) eta Irazu Aranburu mallabiarra hirugarren (2:08:52).
Atxondoko Axpe auzoko plazan hasi eta amaitzen da lasterketa hori, 21 kilometro osatuz eta 1700 metroko desnibel positiboa gaindituz.













