‘Nortasun agiria’ bakarrizketarako sarrerak salgai
Zuhaitz Gurrutxagak Nortasun agiria lan berria aurkeztuko du Idiazabalen. Urriaren 17an izango da, 19:30ean, Guraso elkartean. Sarrerak gaur arratsaldetik aurrera izango dira salgai, 10 euroan, liburutegian.
Nortasun agiria Zuhaitz Gurrutxagaren hirugarren bakarkako lana da. Aurrekoetan bezala, oraingo honetan ere, egiazko bizipen pertsonaletan oinarrituko da eta, besteak beste, bikote harremanen hausturak sortutako minaz, euskaldun ona izateko zailtasunaz, edota Nahasmendu Obsesibo Konpultsiboaren gaitza pairatzeak sexu harremanetan eragin ditzakeen buruhausteez ariko da.













