Orientatzaile bat izango du Ataungo gimnasioak gaurtik aurrera, astean lau orduz
Gimnasioko tresneria erabiltzen laguntzeko nahiz aholkuak emateko kiroldegiko bazkideek izango duten aukera berria da.
Ataungo gimnasioko tresneria. Ataungo Udala Ataungo Auzoeta kiroldegiko gimnasioa uztailean ireki zuten denboraldi batez gimnasio handitzeko proiektuagatik itxita egon ondoren; gimnasioa zabaldu, aireztapen-sistema berria jarri, aldagelak irisgarri bihurtu eta tresneria berria jarri zuten herritarren eskura. Azpiegiturak hobetzeko eta erabiltzaileen esperientzia seguruagoa eta eraginkorragoa izateko asmoz, kamera-sistema bat ere instalatu zuten, bai sartu-irtenen kontrola egitko eta baita tresneriaren erabilera egokia bermatzeko.
Orain ere, tresneriaren erabilera egokia bermatzeko beste urrats bat eman du Ataungo Udalak; gaurtik aurrera, astean bi egunetan, orientatzaile bat egongo da gimnasioan kiroldegiko bazkide diren herritarrei bertako gailuak erabiltzen laguntzeko, eta aholkuak emateko, beti ere norberaren beharretara egokituta.
Astelehen zein asteazkenetan izango dute herritarrek horretarako aukera, astean lau orduz: astelehenetan arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara, eta asteazkenetan goizez, 11:30etatik 13:30era. Udalak bazkideei ordu horietan bertaratzeko deia egin die.













