Palestinaren aldeko elkarretaratzea deitu dute gaurko
Beasain Palestinarekin Herri Ekimenak deituta, Loinazko San Martin plazan bilduko dira, 19:00etan.
Palestinako bandera.Ariane Vierbücher Beasain Palestinarekin Herri Ekimenak gaur arratsalderako elkarretaratzea deitu du, Zubimusu plazan, 19:00etan. Mobilizazioaren bidez, Palestinan bizi den egoera “lazgarri eta jasanezinaren” aurrean elkartasuna adieraztea eta salaketa publikoa egitea da helburua.
Deitzaileen esanetan “Palestinako herriaren aurkako genozidioa geldiarazteko, ezinbestekoa da herritarren inplikazio aktiboa eta kaleetan erantzuna ematea”. Horregatik, astelehenero bilduko dira ordu laurden batez toki berean, eta aurrerantzean beste ekimen batzuk ere antolatuko dituzte.
Hala, herritar guztiei “elkartasuna eguneroko praktika bihurtzea eta Palestinaren aldeko jarrera aktiboa hartzeko” gonbidapena luzatu dute.
Bilera irekia
Elkarretaratze bakoitzaren aurretik, 18:30ean bilera ireki bat egingo dute udaletxean; parte-hartzaileek egoeraz eztabaidatzeko, hurrengo ekimenak adosteko eta egoeraren norabideaz hausnarketa egiteko espazioa izango da bilera hori.














