Martxan dira berriz Izalbira paseo osasungarriak
Izalbiran parte hartu duten idiazabaldarrak gaur goizeko irteeran. Idiazabalgo Udala Idiazabalgo Izalbira paseo osasuntsuak ikasturte honetako lehenengo irteera egin du gaur goizean. Izalbira adinekoen arten ibiltzea eta ohitura osasuntsuak bultzatzeko ekimena da.
Aurrerantzean, asteartero elkartuko dira 11:00etan plaza nagusian; eguraldi txarrarekin, Igarondo frontoian, bertan ariketa ezberdinak egiteko. Herrian zehar bueltatxoa egin eta gero salda hartu edo hamaiketakoa egin ohi dute.














