Emakumezko bat atxilotu dute Urretxun bere bikotea arma zuri batekin erasotzeagatik
Atzo (astelehena) arratsaldean emakumezko bat atxilotu zuten Urretxun, ustezko hilketa saiakeragatik. Bere bikotea arma zuri batekin eraso izana leporatu diote. Gizonezkoak lepoan eta lepauztaian zauriak zituen eta Donostiako ospitalera eraman zuten. Emakumezkoak ere zauriak zituen, ustez, gizonezkoak emandako kolpeengatik. Hori dela eta, genero indarkeriagatik ikertzen ari dira.













