'Sirat' filmarekin hasiko da Goienizen ziklo berria
Oscar sarietarako Espainiako Zinema Akademiak aukeratutako filma da.
Gaur, 20:15ean, hasiko da Goieniz zineklubaren denboraldi berria. Sirat filma emango dute. Pelikula hori hautatu du Espainiako Zinema Akademiak Nazioarteko film onenaren sailean lehiatzeko hurrengo Oscar sarietan.
Urriko hurrengo emanaldi hiru aste barru izango da, hilaren 28an: La mercancia mas preciosa.













