Ttipi-ttapa egitasmoak ikasturte berriari ekingo dio
Bihar izango da lehendabiziko irteera. Belaunaldi arteko sei ibilaldi egingo dituzte ikasturte berrian. 10:30ean irtengo dira, udaletxe aurretik.
Belaunaldi arteko Ttipi ttapa ibilaldietako bat, artxiboko irudian. Josune Zarandona Bihar hasiko dute Ttipi-ttapa egitasmoaren edizio berri bat Ormaiztegin. Ohikoa denez, bihartik aurrera asteazkenero egingo dute hitzordua, 10:30etan udaletxe azpian. Aurten ere egitasmoa borobilduko dute Oin-Harriak jubilatu elkarteak, San Andres herri eskolak eta Zumalakarregi Museoak elkarlanean.
Honela, ikasturte osoan zehar belaunaldiarteko 6 ibilaldi inguru egingo dituzte eskolarekin batera.
Bisita kulturalak ere antolatuko dituzte Zumalakarregi Museoaren laguntzarekin; bai museoan bertan ikusgai egongo diren erakusketetara, baita herriko monumentu desberdinak ezagutzeko bisitaldien bidez.
Txangoak epelean amaituko dituzte beti salda goxo batekin.













